Bueltan datoz Nuntxaku Gauak
Bermeoko Urlik, Ondarroako Üther eta Menorcako Banda des femer taldeetako musikariak igoko dira bihar, Kapillako oholtzara, 21:00etatik aurrera.
Barritasunekin bueltan dira Nuntxaku Gauak, Kapillara. Etapa barri honetako lehenengo emanaldia bihar izango da, 21:00etan hasita (Sarrera: 5 euro). Hain zuzen ere, horixe da egin duten moldaketetako bat, ordutegi aldaketa, lehenago 22:00etan hasten baitziren kontzertuak. Urlik (Bermeo), Üther (Ondarroa), eta Banda des femer (Menorca) taldeak dira biharko gonbidatuak.
Horiek amaituta, Beleza Malandra Ateneo Kulturalera joango dira: “Hori ere bada barritasuna. Kontzertuen ostean, Kapillan musika jarri beharrean, Beleza Malandran egongo da pintxada”.
Hemendik aurrera hilabetean behin kontzertuak antolatzeko asmoa daukate. Gainera, orain arte udan etenaldia egiten zuten, aurten, baina, udan ere emanaldiak eskaintzea aurreikusi dute: “Udan zarratu egiten zen, herrietako jaiak direlako ez zen egiten kontzerturik, eta oraindik aurrera udan egingo dira”.
Era berean, gaueko eskaintzagaz batera, kontzertu batzuk egunez ere egitea pentsatu dute, berari inguruari etekin apur bat ateratzeko: “Kanpoan terraza ipini eta barruan kontzertuak. Umeekin datozenentzat ere skate parkea daukate eta aparkalekua zarratuta utzita umeek kanpoan jolastu dezakete eta frontoia erabiltzeko ere aukera daukate”.