Ajangizeko Esku Pilota Txapelketa, maiatzean
Hainbat kategoriatako partiduak egingo dituzte, maiatzaren 1ean. Txapelketako finala, aldiz, 8an izango da.
Ajangizko udalerriak kirolarekiko, ondarearekiko eta gazteenekiko apustua egingo du, beste urte batez. Izan ere, VIII. Esku Pilota Txapelketa antolatu dute, apiril eta maiatzen zehar. Ajangizko Udalak, Gantzabale Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute ligaxka, eta pilota lehiaketa horretan, hain zuzen ere, gazteek eta afizionatuek daukate lehentasuna. Izan ere, umetxo, alebin nahiz infantil kategoriak dituzte, lehen mailako afizionatuez gain. Jokatuko dituzten partidu guztiak binakakoak izango dira.
Txapelketako hurrengo geltokia maiatzaren 1ean izango da, 11:00etatik aurrera. Umetxoen mailan, Oar-Artetak eta Borreguerok osaturiko bikotea Zuazo eta Lizarren kontra neurtuko da. Alebinetan, Amarikak eta Fonceak Perez eta Idoiagaren aurka jokatuko dute. Infantil kategorian, ostera, Garmendia eta Torraldaren partidua egongo da, Peioren eta Ohianen kontra. Lehen mailako afizionatuen norgehiagokari dagokionez, Igoa eta Bernaola Zubizarretaren eta Iztuetaren kontra arituko dira, zein baino zein gehiago. Maiatzaren 8an izango dira Ajangizko VIII. Esku Pilota Txapelketako finalak, 11:00etan hasita.