Armada faxistak konfiskatutako Gautegiz Arteagako Batzokiko ikurrina herriratuko dute
Barikutik maiatzaren 3ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara bitartean ikusgai egongo da udaletxean. Aitor Estebanek egindako ikerketei esker izan zuen udalak ikurrinaren berri, eta xehetasun guztiak azaltzeko hitzaldia eskainiko du barikuan.
Duela 85 urte armada faxistak konfiskatutako Gautegiz Arteagako Batzokiko ikurrina herrira itzuliko da; barikutik maiatzaren 3ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara bitartean ikusgai egongo da udaletxean. Orain arte, gerrako altxor modura egon da konfiskatuta Salamancako Museo Militarrean.
Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaile den Aitor Estebanek egindako ikerketei esker izan zuen udalak ikurrinaren berri, eta xehetasun guztiak azaltzeko hitzaldia eskainiko du Estebanek barikuan 19:00etan Gautegiz Arteagako kultur etxean.
Herriko alderdi jeltzaleak eskerrak eman dizkio diputatuari ikurrina berreskuratzeko egindako kudeaketagatik.