Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntza emango du udalak
Bermeoko Udalak 300 eurora arteko diru laguntzak emango ditu. Abenduaren 15era arte egongo da eskaerak egiteko aukera.
Bermeoko Udalak herriko merkataritza establezimenduetan errotuluak euskaraz ipintzeko diru laguntza emango du. Laguntza honen helburua da merkataritza eta enpresa arloan euskararen erabilera sustatzea, baita establezimenduetako identifikazio ikurrak euskaraz jatzea ere, “udalerriko hizkuntza paisaia euskaratuago egon dadin”.
Horretarako, errotulu bakoitzeko 300 eurora arteko diru laguntzak emango ditu. Hori bai, eskatzaileak, errotulua jarri aurretik, horren zirriborroa aurkeztu beharko du, aurreikusitako testuarekin. Ondoren, jatorrizko faktura aurkezteaz gain, ipinitako errotuluaren argazkia ere erakutsi beharko du.
Laguntza eskatzeko azken eguna abenduaren 15a izango da.
Diru laguntzari buruzko informazio gehiago gura izanez gero, 94 617 91 22 telefono zenbakira deitzeko edota euskera@bermeo.eus helbide elektronikora idazteko esan dute.