Aste Santuan Laida, Laga eta Gaztelugatxera joateko zerbitzu bereziak jarri ditu Bizkaibusek
Zerbitzua indartzeko autobusak apirilaren 9tik 24ra bitartean egongo dira martxan. Gaztelugatxera joateko orduro izango da autobus bat Bermeotik edo Bakiotik, 09:30etik 20:30era. Laida eta Lagako hondartzetara joateko autobusa zapatuetan eta jaiegunetan ere egongo da.
Zapatutik apirilaren 24ra bitartean –biak barne–, Gaztelugatxeko San Juanera, eta Laida eta Laga hondartzetara joateko autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu Bizkaibusek.
Gaztelugatxeko bisitari-eskaerari erantzuteko asmoz, A3524 Bermeo-Bakio lineak zerbitzu bereziak ezarriko ditu, orduan behin, 09:30etik 20:00etara bitartean, adierazitako egun guztietan. Zerbitzua Bakioko Bentaldeko geralekutik aterako da eta Bermeoko Lameraraino helduko da. Hauek dira ordutegiak:
- Bermeotik: 10:00 – 11:00 – 12:00 – 13:00 – 14:00 – 15:00 – 16:00 – 17:00 – 18:00 – 19:00 – 20:00.
- Bakiotik: 09:30 – 10:30 – 11:30 – 12:30 – 13:30 – 14:30 – 15:30 – 16:30 – 17:30 – 18:30 – 19:30.
Gaztelugatxetik, gutxi gorabehera, maiztasun hauek izango ditu: Bermeotik 15′-ean eta Bakiotik 45′-ean.
Linea horrek, urtean zehar, bi orduroko maiztasuna izaten du, astelehenetik barikura bitartean; zapatu eta jaiegunetan ez da zerbitzurik ematen.
Laida eta Lagako hondartzei dagokienez, data berean, A3526 Mungia – Gernika-Lumo – Ibarrangelu lineak zerbitzu gehiago izango ditu zapatuetan eta jaiegunetan, hondartzetara errazago heldu ahal izateko. Hau da ordutegia:
- Mungiatik Ibarrangelura
- Irteerak Mugiatik Gernikara:
- Lanegun eta zapatuetan: 07:00 – 08:30 – 11:30 – 13:30 – 16:30 – 19:30 – 22:00. Zehaztu dute morgarako zerbitzua astelehenetik barikura emango dela.
- Jaiegunetan: 08:30 – 11:30 – 13:30 – 16:30 – 19:30 – 22:00
- Irteerak Gernikatik Ibarrangelura:
- Astelehenetik barikura: 09:00 – 12:00 – 14:10 – 17:00 – 20:10
- Zapatu eta jaiegunetan: 09:00 – 12:00 – 14:00 – 17:00 – 20:00
- Irteerak Mugiatik Gernikara:
- Ibarrangelutik Mungiara
- Irteerak Ibarrangelutik Gernikara:
- Egunero: 09:35 – 12:35 – 14:45 – 17:35 – 20:45
- Irteerak Gernikatik Mungiara:
- Lanegunetan eta zapatuetan: 07:35 – 10:10 – 13:10 – 15:15 – 18:10 – 21:15 – 22:30. Zehaztu dute Morgarako zerbitzua astelehenetik barikura eskainiko dutela, lanegunetan.
- Jaiegunetan: 10:10 – 13:10 – 15:15 – 18:10 – 21:15 – 22:30
- Irteerak Ibarrangelutik Gernikara: