Bertsolaritzen: bertsolaritza bultzatzen jarraitzeko apustua
Aurten, 218 bat umeren bertsoak jaso dituzte, eta horien artean aukeratu behar izan dute. Aukeratutako horietako asko Mendatan batu ziren domekan, finala lehiatzeko.

Bertsolaritzen bertso idatzien lehiaketaren finala jokatu zuten domekan, Mendatan. Busturialdeko, Zornotzako eta Munitibarko bertsolari gazteak batzen ditu lehiaketak, eta aurtengo parte hartzeagaz pozik agertu dira antolatzaileak.
Leku horietako zenbait ikastola zein ikastetxetako ikasleen artean lehiatzen da Bertsolaritzen. Lehenengo, kanporaketa bat egiten dute, eta eskoletatik antolatzaileengana bideratzen dituzte lehiaketan parte hartu gura duten horien bertsoak. Gero, antolatzaileak izaten dira horien guztien artean gehien gustatzen zaizkienak aukeratzen dituztenak.
Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten, 218 bat umeren bertsoak jaso dituzte, eta horien artean aukeratu behar izan dute. Aukeratutako horietako asko Mendatan batu ziren domekan, finala lehiatzeko.
Ohi legez, hiru mailatan banatuta idatzi zituzten bertsoak, eta lan guztiak aztertu ostean jakinarazi zituzten irabazleen izenak; maila bakoitzeko irabazle eta txapeldunorde bana izendatu zuten, eta beste askori aipamena ere egin zieten.
A mailan, Ane Aberasturi (Seber Altube) nagusiut zen, eta Peio Muniozguren muxikarra (Urretxindorra) izan zen bigarrena; B mailan, Amaiur Olabarria gernikarra (Seber Altube) gailendu zen, eta Laia Oleaga gernikarra (Seber Altube) geratu zen txapeldunorde; D mailan, berriz, Amaila Zabala foruarrak (Seber Altube) irabazi zuen, eta haren atzetik egin zuen Uxue Jauregi errigoitiarrak (Seber Altube).
Aipamen bereziak jaso zituzten hurrengo hauek:
- A mailan: Elene Basterretxeak (San Fidel), Irue Vazquezek (San Fidel), Oier Arrartek (Seber Altube), Euken Olaetak (Seber Altube), Aretx Iruskietak (Eleizalde), Maialen Goirizelaiak (San Fidel), Ane Izagirrek (San Fidel) eta Enaitz Monasteriok (Eleizalde) jaso zuten aipamena.
- B mailan: Beñat Enbeita (Seber Altube), Ekhi Zelaia (Seber Altube), Uxue Otaola (Eleizalde) eta Eider Fernandez (Eleizalde) aipatu zituzten.
- C mailan: Abodi del Valek (Seber Altube), Enetz Martitegik (Seber Altube) eta Nile Torrealdaik (Seber Altube) jaso zuten aipamena.