Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria egongo da zapatuan, Sukarrietan
4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako saioa eskainiko du; aldez aurretik izena eman behar da.
Zapatuan (apirilak 9), Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa hartuko du Sukarrietak; 17:00etan hasiko da da Ludotekan.
Jakitera eman dutenez, 4 eta 12 urte bitartekoei zuzendutako saioa izango da. Edukiera mugatua izango denez, aldez aurretik izena eman behar da: 94-687 07 15 telefono zenbakira deituta edo udala.sukarrieta@bizkaia.org posta elektronikora idatzita.
Udaletik esan dutenez, sukarrietarrek lehentasuna izango dute.