'Bizkaiko Batzar Nagusiak Ezagutuz' erakusketa ibiltaria Bermeon ere egongo da
Erakusketa ibiltariaren bitartez, Bizkaiko Batzar Nagusien garrantzia politikoa eta kulturala gerturatu gura dute. Bermeora, uztailaren 1ean iritsiko da.
Bizkaiko Batzar Nagusiak Ezagutuz erakusketa ibiltariak bigarren ibilaldia hasi du Barakaldon. Ermun eta Galdakaon geldialdiak egin ostean, Bermeora iritsiko da, uztailaren 1ean. Jende gehien bizi den Bizkaiko herrietan barrena egingo den bidaia dela aipatu dute. Iaz hasi zuen ibilbidea, Bizkaiko beste lau herritan.
Herritarrei Bizkaiko Batzar Nagusien garrantzia politikoa eta kulturala gerturatzeko asmoa duen erakusketa dela azaldu dute. Dozena bat panelen bidez, Europako sistema parlamentario zaharrenetakoaren garrantzia historiko, sozial eta kulturala erakustea dute helburu.