Korrikaren etorrerarako girotzen hasteko ordua
Bihar Gautegiz Arteagan eta Mundakan, zapatuan Elantxoben eta Foruan eta domekan Mendatan Korrikagaz lotutako ekitaldiak egingo dituzte. Ean aurreko asteburuan egin zuten Korrika Txikia.
Badator bai! Gaur Amurrion hasiko da Korrika, eta Busturialdera apirilaren 7an (eguena) ailegatuko da. Girotzeko ordua da, beraz, eta horixe egingo dute egunotan Elantxoben, Gautegiz Arteagan, Foruan, Mendatan eta Mundakan.
Mundaka. Bihar (apirilak 1).
- 18:30. Euskal Herriko itsasoa txotxongilo ikuskizuna, plazan (euria balitz, Tribisarrospeko arkupean).
- 20:00. Txilipitxeruen eskutik, Karropoteue Korrikaren alde, plazan.
Gautegiz Arteaga. Bihar (apirilak 1). Artie Dantza Taldeak antolatutako egitaraua:
- 19:00. Pankarta eta kartelak sortu.
- 20:00. Korrika koreografia Artie Dantza Taldekoen eskutik.
*Eguena (apirilak 7). 15:00. Kartelak eskegi eta Korrikaren koreografia, plazan.
Forua. Foru ere euskararen alde! Zapatua (apirilak 2). Haitz Biribilek eta Aek euskaltegiak antolatutako egitaraua:
- 18:00. Barnetegia bisitatu.
- 18:30. Korrika txiki herrian zehar (Barnetegitik Haitz Biribilera).
- 19:00. Txikientzako eskulanak (txokolatea egongo da).
- 19:30. Uhinak Korrikaren dokumentala.
- 20:00. Kontzertu akustikoa: ZUGA.
*Korrikako petoak salgai, 5 eurotan.
Elantxobe. Makues txikidxek abidxadan! Korrika txiki. Zapatua (apirilak 2)
- 19:00. Lekukoa helduko da. Hiru etxetatik Elizabarrira eroango dute.
- 19:30. Umeentzako herri kirolak: fardo altxatzea, txiki-trontza, harri-jasotzea, txingak, gurdia…
* Talo txosna ere egongo da.
Mendata. Korrika Txikia. Domeka (apirilak 3), Mendaturiko Kurtzondotik, Elexaldera.
- 10:45. Mendaturin, Kurtzondon elkartu.
- 11:00. Korrikaren irteera.
- 11:30. Mezuaren irakurketa, Elexalden.
- Bertsolaritzen: 12:30ean, bertso saioa, Janire Arrizabalaga, Jokin Ansotegi, Araitz Katarain eta Izaro Bilbaogaz, Elexalden. Gai jartzailea: Ander Elortegi. 13:30ean, Eskolarteko bertso sari banaketa.
Busturia. Apirilak 5, 6 eta 7.
- Apirilak 5 (martitzena), 16:30. Korrikarako pankartak sortzeko tailerra, Altamirako plazan.
- Apirilak 6 (eguaztena), 16:30. Egizu zure korrikako txapa! tailerra, Altamirako plazan.
- Apirilak 7 (eguena), 14:45. Korrika pasatu ondoren, talo tailerra eta dastaketa (txorizo, hirugiharra, txokolatea, gazta…) eta kantalditxoa Gurasolagun taldearen eskutik, Altamirako plazan.
- *Oharra: talo tailerrean parte hartzeko 30 minutuko eta 20 parte-hartzailetako txandak egingo dira; egunean bertan izena eman beharko da.