Erregularizazioaren aldeko hitzaldia antolatu dute biharko
Espainiako Estatuan 'Erregularizazioa Orain' lelopean abiatu den kanpainaren berri emango dute; 19:00etan jarri dute hitzordua, Kabidxen.
Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdeak antolatuta, migratzaileen erregularizazioaz mintzatzeko hitzaldia egongo da bihar [barikua], 19.00etan, Goiko Plazako Kabidxe Gune Sozialean. Jakitera eman dutenez, Ermidio Figuereido Edy izango da hizlaria.
Biharko hitzaldian Espainiako Estatuan Erregularizazioa Orain (Regularización Ya!) lelopean abiatu den kanpainaren berri emango dute. Azaldu dutenez, kanpainaren helburua da Espainiako Estatuan egoera irregularrean bizi diren 400.000 pertsonen ezohiko erregularizazioa lortzea. Hori lortzeko, baina, 500.000 sinadura lortu behar direla zehaztu dute, eta martxan da sinadura bilketa kanpaina.
Hala, biharkoan kanpainari buruzko zehaztasunak emango dituztela esan du Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdeak eta herritarrak animatu dituzte parte hartzera.