Familian eskulanak egiteko aukera izango dute Foruan, barikuan
Tailerrean parte hartu gura dutenek eguena (martxoak 31) dute izena emateko azken eguna.
J.M. Torrealdai Kultur Etxeak familian egiteko eskulan tailerra antolatu du barikurako (apirilak 1).
Ikastaroa 17:30etik 19:00etara bitartean egingo dute kultur etxean bertan. Arduradunek azaldu dutenez, 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako ekimena da, familia giroan eskulanak egiten treba daitezen. Leku mugatuak egongo dira eta segurtasun eta higiene neurri guztiak beteta egingo dute.
Familian eskulanak egiteko tailerrean parte hartu gura dutenek eguena (martxoak 31) dute izena emateko azken eguna: liburutegi.forua@bizkaia.org edo 688 866 889 (Whatsapp).