Bi ikastaro eskainiko dituzte Sukarrietako KZ Gunean
Ikastaroak apirilean izango dira eta doan eskainiko dituzte. Izena eman behar da eguena baino lehen.
Apirilean bi ikastaro egongo dira aukeran Sukarrietako KZ Gunean. Udaletik jakitera eman dutenez, ikastaroak doan izango dira.
Ikataroetako bat Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen hasi izenekoa da; 14 orduko ikastaroa izango da. Telefono mugikorrei buruzko aipatu ikastaroa aprilaren 19an hasi eta 27an amaituko da.
Bigarren ikastaroa, berriz, hurrengoa da: WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean. Lau orduko ikastaroa izango da eta apirilaren 28an eta 29an izango da.
Bi ikastaroak Sukarrietako KZ Gunean eskainiko dira, 11:00etatik 13:00era. Horietan parte hartzeko Android motako telefono mugikorra eduki beharko dela zehaztu dute, eta ikastaroetara eroan.
Gehienez ere, zortzi pertsona egon daitezke ikastaro bakoitzean eta aukera dago bietan izena emateko. Izena eman gura dutenek udal bulegoetara jo beharko dute, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara. Izena emateko azken eguna martxoaren 31 izango da (eguena). Azaldu dutenez, izena emateko ordena kontuan hartuko dute.