San Pedroko bandera, Bermeora
Gizonezkoetan Bermeo-Urdaibai eta emakumezkoetan Donostia Arraun Lagunak izan dira azkarrenak XIII. San Pedroko Test Estropadan. Gizonezkoetan 27 traineru lehiatu dira, eta Busturialdea hamazazpigarren sailkatu da. Emakumezkoen estropadan hamar klub aritu dira.
Gizonezkoetan, Bermeo-Urdaibaik XIII. San Pedroko Test Estropada irabazi zuen atzo arratsaldean [martxoak 26]. Liga hasteko hiru hilabeteren faltan, lanean “gogor jarraitzeko indarrak ematen” dizkien bandera da. Busturialdea hamazazpigarren sailkatu zen.
19 minutu, 30 segundo eta 96 ehunenera amaitu zituzten lanak irabazleek. 11 segundo atera zizkieten Hondarribiakoei, eta Donostiarrakoak izan ziren hirugarrenak; 39 ehuneneko aldea baino ez zen egon Hondarribiaren eta Donostiarraren artean.
Orio (19:45.62) eta Zierbena (19:52.07) sailkatu ziren laugarren eta bosgarren, hurrenez hurren, eta horien ostean mailaz igotako Getaria (19:55.86) eta Kaiku (20:05.68) geratu ziren, Ondarroaren (20:08.83) eta Santurtziren (20:26.56) aurretik.
Busturialdea Castroren atzetik eta Zumaiaren aurretik sailkatu zen. Mundakako eta Elantxobeko klubek osatzen duten taldeak 21minutu, 8 segundo eta 32 ehunenetan amaiatu zituen lanak.
27 traineru aritu ziren gizonezkoen estropadan, eta 10 emakumezkoetan. Donostia Arraun Lagunak klubarentzat izan zen emakumezkoen bandera. 10 minutu, 42 segundo eta 45 ehunenetan amaituta lortu zuen bandera, eta errenta polita atera zion Orio bigarrenari; 15 segungo eta 3 ehuneneko aldea egon zen bien artean. Gizonezkoen estropadan modura, emakumezkoenean ere Donostiarra sailkatu zen hirugarren (11.04,17).
🚣 Atzoko tripulazioa 🚣
— BermeoUrdaibaiArraun (@Urdaibai_Arraun) March 27, 2022
Ojeda
Tabero/Gentza
Azkarate/Luis
Unanue/Kolunga
Carlos/Medina
Ander/Risi
Yeray/Calleja
Gorka
📸 #BermeoArraunArgazkiak#EuskoLabelLiga #BouBizkaia #Bermeo #Urdaibai #Bizkaia #arrauna #remo #rowing #trainera #HerriBatTaldeBat pic.twitter.com/TLCsVZZBDu