Erregina Koparen finalaurrekoan Lointek Gernika Bizkaiak 72 eta 56 galdu du Perfumerias Avenida indartsuaren kontra. Kopan egindako lan zein sentsazio onak nabarmendu dituzte klub gernikarraren jokalariek eta entrenatzaileak. Kopan egindakoak ligaren azken txanparako indarrak hartzeko balio izatea espero dute.
Gernika-Lumoko Berbalagunen, AEK euskaltegiaren, Aita Luis Villasante Udal Euskaltegiaren, Busturialdean Euskerazen eta udalaren euskara zerbitzuaren eskutik, 'Familian euskaraz jolasean' saioa egin dute Gernika-Lumon. Hamaika joko egin, Korrikaren kantagaz dantzatu, eta bi aste barru arineketan egiteko petoak margotu dituzte.
Ekoetxea Urdaibaik antolatutako Zuhaitz Egunean 100 zuhaitz landatu dituzte Undabason, Lurgaia Fundazioagaz lankidetzan.