Bermeoko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu ditu osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta
Bermeoko udaltzainek bi pertsona atxilotu dituzte osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta, gauean egin duten ohiko trafiko kontrol batean. 350 gramo haxix, 150 gramo marihuana eta dirua atzeman dizkiete.
Udaltzaingoak pertsona hauek atxilotu ostean, eginbideak Gernika-Lumoko Ertzaintzak egin ditu. “Aste honetan segurtasun uhalaren erabilera kontrolatzeko kanpaina burutzen ari gara, eta gauean burutu dugun kontrol batean bi pertsona atxilotu ditugu legez kanpoko substantziak gainean izateagatik. Atxiloketak burututa, lankideek atxilotuak Gernikako Ertzain-etxera eraman dituzte hauek beharrezko eginbideak egin ditzaten. Atxilotuak hurrengo orduetan Gernikako Instrukzio Epaitegiaren eskuetan jarriko dira. Kaletik droga kantitate garrantzitsua kentzea lortu dugu”, adierazi du Bermeoko udaltzainburuak.