Txapa solidarioak egiteko tailerra antolatu dute Mundakan
Bi txandatan egingo dute lan bihar arratsaldean, Mundakako plazan.
Mundakako Udalak eta Mundakako eskolak antolatuta, txapa solidarioen tailerra eta salmenta egingo dute bihar arratsaldean (martxoaren 25), plazan.
Bi txandatan banatuta egingo dute lan: 16:30etik 18:30era, HH 4-5 eta LH 1. zikloetako ikasleek parte hartu ahalko dute. Ondoren, 18:30etik 20:30era, LH 2. eta 3. ziklokoen txanda izango da.
“Bildutako dirua Chernobil Elkarteak erabiliko du konboi humanitario bat finantzateko, eta Mundakako Udalak bildutako dirua bikoiztuko du”, azaldu dute.