Gure Eskuk informazio mahaia jarriko du zapatuan, Bermeon
12:00etatik 14:00etara egongo dira Lamerako harrizko bankuan; materiala ere salduko dute.
Gure Eskuk Pirinioetako Bideari buruz informazioa emateko mahaia jarriko du zapatuan, Lamerako harrizko bankuan. Jakitera eman dutenez, 12:00etatik 14:00etarako egongo dira.
Katalanek eta euskal herritarrok 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar, uztailaren 2an. Horri buruzko informazioa emateaz gain, materiala ere salduko dutela esan dute.