Umeen heziketari buruzko tailerra emango dute Arratzun
Lau orduko tailer parte-hartzailea zuzenduko du Joana Mestraitua Arazosa psikologo eta psikoterapeuta arratzuarrak. Egigun Arratzuk antolatu du, eta parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da.
Egigun Arratzuk antolatuta, Haurrak hezteko trikimailuak tailerra emango du Joana Mestraitua Arazosa psikologo eta psikoterapeuta arratzuarrak, zapatuan (martxoak 26), 10:00etatik 14:00etara, Loiolako aretoan.
3-12 urte bitarteko umeen gurasoentzat da, eta tailer dinamikoa eta parte hartzailea izango dela esan dute. Tailerraren gakoa elkarren arteko hartu-emana izango da, esperientzietan oinarrituz, denen artean eraikiko duten ezagutza partekatua.
Honakoak dira tailerraren helburuak: autonomia bultzatuz emozioei erantzuten ikastea eta trebetasunak eta ohiturak barneratzeko jakintza garatzea.
Aurretiaz izena eman behar da, egigun.arratzu@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 669 78 47 19 telefono zenbakira deituta.