Segurtasun uhalaren erabilera kontrolatuko du Bermeoko Udaltzaingoak
Atzo hasi ziren eta martxoaren 27ra bitartean, herriko puntu desberdinetan egingo dituzte kontrolak.
Bermeoko Udaltzaingoak segurtasun uhalaren erabilera kontrolatzeko kanpaina abiarazi du. Atzo hasi ziren eta martxoaren 27ra bitartean, herriko puntu desberdinetan egingo dituzte kontrolak. Uhalaren erabilera kontrolatzeaz gain, kontzientziazioa ere bilatzen dutela zehaztu dute.
“Herritarrak kontzientziatu gura ditugu. Kontrolak egiteaz gain, arriskuen berri ere ematen diegu gidariei; izan ere, eskuorri bat ere banatzen dugu. Zenbaitetan ikusi dugu herritar batzuek uste dutela Bermeo barruan uhalaren erabilera ez dela derrigorrezkoa, baina behar-beharrezkoa da”, esan du Udaltzainburuak.
Gogorarazi du, gainera, hainbat aldaketa sartu direla Bide-Segurtasunaren Gaineko Legean; aldaketa bat da segurtasun uhala ez erabiltzeak lau puntu galtzea dakarrela (3 ziren lehen).