'Aurrera egin badugu' dokumentala ikusteko aukera egongo da barikuan, Busturian
18:30etik aurrera jarriko dute dokumentala Altamirako kultur etxean; izena eman behar da.
Jaizkibel Konpainiaren Aurrera egin badugu dokumentala ikusteko aukera eskainiko du barikuan (martxoak 25) Busturiko Udalak. 18:30ean jarriko dute proiekzioa Altamirako kultur etxean; ondoren, konpainiako kideren bategaz solasaldia egongo dela jakitera eman dute.
Dokumentala doan ikusteko aukera egongo da, hala eta guztiz ere, joateko asmoa daukatenek aldez aurretik izena eman beharko dute kultur etxean bertan.
Jaizkibel Konpainiak bultzatutako eta Julen Hernandez kazetariak zuzendutako dokumentala da Aurrera egin badugu. Konpainiako Arantxa Urretabizkaia, Jaime Altuna eta Oihana Etxebarrietak, Garbiñe Biurrun, Kattalin Miner eta Itziar Ituño elkarrizketatu dituzte. Jaietaz, parekidetasunaz, borroka feministaz aritu dira elkarrekin.