'Santimamiñe eta itsasoa' bisita gidatua eskainiko dute asteburuan
Santimamiñeko gune arkeologikoak 2022ko Euskal Kostaldeko Museoen Hilabeteko ekitaldietan parte hartuko du, eta Santimamiñe eta itsasoa bisita gidatua eskainiko dute zapatuan eta domekan (martxoak 19 eta 20), doan.
Indusketa arkeologikoek emandako datuetatik abiatuta, bisitak glaziazio osteko giza taldeek egiten zuten itsas baliabideen erabilera izango du ardatz.
Beti bezala, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: 94-465 16 57/ santimamine@bizkaia.eus. Bisiten ohiko ordutegia mantendu dutenez, lau txanda daude aukeran: 10:00/11:00/12:00/13:00.