"Emaitza paregabeak", Bizkaiko Neguko Txapelketan
Junior eta absolutu mailetako Bizkaiko Neguko Txapelketan domina asko lortu dituzte Kosnoaga Igeriketa Taldekoek. Igerilarien zein entrenatzaileen lana eta familien laguntza eta animoak azpimarratu dituzte klubaren ordezkariek.
Gernika-Lumoko Kosnoaga Igeriketa Taldekoek beste behin ere emaitzak bikainak lortu dituzte Bizkaiko Neguko Txapelketan. Junior eta absolutu kategorietako igerilariek asteburuan [martxoak 12-13] Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian lehiaty dute txapelketa. “Genika-Kosnoagako hamabost igerilarik parte hartu dute, zortzi neskak eta zazpi mutilek”, azaldu dute.
Neskak Bizkaiko txapeldun geratu dira, bai junior bai absolutu mailetan, eta absolutu kategoriako mutilak hirugarren sailkatu dira. “Orotara, berriz, neskak eta mutilak 2. geratu ziren absolutu mailan”.
Banakako proben emaitzak “paregabeak izan ziren, eta ezin hobeak erreleboetan”. Absolutu kategorian, banakako progetan 26 urrezko, 14 zilarrezko eta 12 brontzezko domina irabazi zituzten, eta 9 urrezko, 4 zilarrezko eta 3 brontzeko juniorretan. “Neskek 4 urrezko eta zilarrezko domina bat eta mutilek zilarrezko bat eta brontzeko bi lortu zituzten”.
Gainera, absolutu mailako Aimar Ondarzak 100 m eta 200 m bizkar probetako Bizkaiko errekorrak lortu zituen.
Klubaren politika dela-eta igerilarien izenik ez aipatzea da Kosnoaga igeriketa-taldearen politika baina, “kontuan hartuta Genika-Kosnoagako igeriketa-taldearen tamaina eta baliabideak eta lortutako emaitza paregabeak”, euren guztien izenak aipatu nahi ditu klubak oraingoan: Aide Erzilla, Aimar Irazabal, Aimar Ondarza, Ander Maldonado, Ane Obieta, Araitz Zuntzunegi, Elene Zearra, Garazi Bengoetxea, Ibai Obieta, Irati Bengoetxea, Iker San Nicolas, Irati Uriarte, Irati Zuntzunegi, Izei Carbó eta Maialen Foruria. “Zuek bai txapeldunak, eta zer esanik ez atzean dauden entrenatzaileen lana eta familien laguntza eta animoak”, azpimarratu dute.