Eguerdian abiatu dira Bermeotik Poloniara
Hasi dute elkartasun-bidaia. Bermeoko Izaro Sub taldearen ekimenez, ukrainar errefuxiatuentzat elikagaiak eta askotariko materialak, “premia bereziko gauzak” batu dituzte azken egunotan, eta gaur eguerdian [martxoak 14] abiatu dira Poloniarantza. Urpekaritza klubeko kide bat, Tuñez Sanchez-eko bi autobus gidari eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako Ane Maruri Aransolo kazetaria doaz autobusean.
Herritar, elkarte eta enpresa asko eta askoren laguntzari esker, autobus bete eroan dute, eta ukrainar errefuxiatuekin egingo dute bueltako bidaia. Izaro Sub taldekoek eskerrak eman dizkiete ekarpena egin duten denei, bai eta bidaia antolatzea posible egin duten denei ere.