Margo eta hariekin sentimenduak josten
'Ez gara jostailuak' erakusketan obra guztiz desberdinak ikus daitezke. Lide Kaltzada eta Jorge LLangilek ohiko prozedurekin jolastuz moldatutako lanak dira biduma osatzen dutenak. Erakusketa martxoaren 24ra arte egongo da ikusgai kultur etxean.
Jostailuen garrantzia aldarrikatu guran, Lide Kaltzada eta Jorge LLangil artisten lanaren ardatz bihurtu dira pintura kutxak eta hariak. Ez gara jostailuak erakusketan obra guztiz desberdinak ikus daitezke; izan ere, artistek ohiko prozedurekin jolastuz moldatutako lanak dira biduma osatzen dutenak. Erakusketa martxoaren 24ra arte egongo da ikusgai kultur etxeko erakusketa aretoan.
Obrek formari buruz aurrez ezarritako printzipioei buruzko sentimenduak ehuntzen dituzte. “Printzipio hori, askotan, jostailutzat baino ez da hartzen, komunikabideen eta erakusketa espazioen arteko denbora espazioaren deskonexioaren ondorioz”, azaldu dute.
Artistak.
Lide Kaltzada Arte Ederretako lizentziaduna da, baita zenbait sari irabazitaskoa ere: 2006ko Ertibil eta Bizkaiko UHUNen VI. Lehiaketa irabazi zituen, eta bigarren saria jaso zuen Europa mailako Antonio Lopez X.lehiaketan. Bere obrak hainbat museotan izan ditu ikusgai; besteak beste, Gernikako Euskal Herria museoan, Bilboko Batzar Nagusietan, Bizkaiko UHUNean edota Bartzelonako MEAMen. Azkenaldian, Murtziako El Punto Rojo galeriarekin ari da lanean.
Arte Ederretako lizentzaiduna ere bada Jorge LLangil, eta gaur gaurkoz, Arte Garaikideko ikerkuntza tesia lantzen ari da. LLangilek ere hainbat sari jaso ditu: Selección Caja Madrid Generaciones 2004, Selección concurso de Pintura de Pinto eta SWATCH ekitaldikoa. Beca permanencia en la Antártida 2015 sariketako finalista ere izandakoa da.