Ukrainako errefuxiatuentzako bilketa solidarioa egiten ari dira Busturian ere
Busturiko udaletxera eta Altamirako kultur etxera eroan daitezke arropak eta jakiak. Bermeoko San Frantzisko elizako arkupean egiten ari diren bilketaren azken eguna da gaur.
Beste herri batzuetan egin modura, Busturian ere Ukrainako errefuxiatuentzako bilketa solidarioa egiten ari dira. Udaletxean eta Altamirako kultur etxean jasotzen dituzte arropak eta jakiak.
Honakoak batzen ari direla esan dute udal ordezkariek: arropak, zapatak, mantak, eskuoihalak, haurtxoentzako produktuak, garbitasun pertsonalerako eta parafarmaziako produktuak, COVID-19 produktuak, galkorrak ez diran elikagaiak (lekaleak, olioa, kontserbak, gailetak, ontziratutako produktuak…).
Azken eguna. Bermeon, berriz, gaur da bilketarako azken eguna. Honakoak biltzen dabiltza: garbitasun pertsonalerako materiala, janaria, material soziosanitarioa… San Frantzisko elizako arkupera eroan daitezke gauzak 17:00etatik 20:00etara.