Saskibaloia eta futbola bat eginda, Gernika KESBen 25. urteurrenean
Gernika KESBen 40. urteurreneko ekitaldien barruan, Lointek Gernika Bizkaiako eta Athletic Clubeko jokalariek saskibaloi eta futbol partiduak jokatuko dituzte astelehenean [martxoak 14], Malosten.
Gernika KESB klubaren 25. urteurrenaren ekitaldien barruan, ekitaldi berezia hartuko du Malostek, datorren astelehenean [martxoak 14]. 19:00etatik aurrera, Lointek Gernika Bizkaiako eta Athletic Clubeko jokalariek saskibaloi eta futbol partiduak jokatuko dituzte.
25. urteurrena ospatzeko egingo duten lehenengo ekitaldia da honakoa. Klubetik esan dutenez, emakumeen kirola eta emakume kirolariak omentzea da helburua, “zehazki elite mailakoak”. Hain zuzen, atzo, martxoaren 8an egitekoak ziren, baina bi taldeen egutegiagatik, martxoaren 14ra atzeratu behar izan dute.
Lehenengo futbol partidua jokatuko dute, eta jarraian, saskibaloi partidua lehiatuko dute–biek ala biek 10 minutuko bi zati izango dituzte–. Lointek Gernika Bizkaiako eta Athletic Clubeko jokalariek elkarrekin jokatuko dute, hau da, jokalariak bi taldetan nahastuta edo banatuta ariko dira.
Aforoa bete arte, sarrera doakoa izango da, eta 18:30ean zabalduko dituzte Malosteko ateak.