Gernikako arbolaren oinordeko bat hazten ikusiko du Ginea Bissauk
Gernikako arbolaren oinordeko bat hazten ikusiko duen Afrikako bigarren herrialdea izango da Ginea Bissau.
Gernikako arbolaren azkenengo ondorengoa Ginea Bissaura eroango dute herrialde horrek Bilbon daukan kontsulatuaren bidez. Gaur bertan jaso du Gernikako arbolaren kimua Luis Urrutikoetxea Zarate kontsulak Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariaren eskutik, Gernikako Batzar Etxean.
Jakitera eman dutenez, Mama Saliu Sané Afrikako herrialdeko Irrati difusio Nazionaleko Zuzendari Nagusiak egin zuen eskaera otsailean. Alea landatzeko eta euskal kulturaren inguruko irratsaio berriak emititzeko konpromisoa hartu du. Aipatu dutenez, Saliuk Ginea Bissauko Errepublikako Gobernuaren izenean egin zuen eskaria, “ohorez” landatu ahal izateko. Hala, Gernikako arbolaren oinordeko bat hazten ikusiko duen Afrikako bigarren herrialdea izango da Ginea Bissau.