Garbigune mugikorra Bermeon eta Muxikan dago
Gaur hasi eta martxoaren 23ra arte, hainbat hondakin botatzeko aukera izango dute herritarrek.
Garbigune mugikorra Bermeora eta Muxikara heldu da gaur, eta hilaren 23ra bitartean egongo da erabilgarri. Bermeon Atalde kalean jarri dute, eta Muxikan, berriz, Kurtzeroko aparkalekuan.
Bi herrietako bizilagunek, hortaz, herrian dituzten edukiontzietara bota ezin dituzten hainbat hondakin botatzeko aukera izango dute. Etxekotresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi txietan), sakeleko telefonoak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, kableak, CDak, DVDak, kasseteak zein erradiografiak bota ahalko dituzte.
Bizkaiko herritarrentzat birziklatzea errazagoa eta hurbilagoa egiteko helburua daukate Bizkaiko Foru Aldundiaren Garbigune mugikorrek.