Berbalagunen neguko lehiaketaren saria Gorka Ortegarentzat izan da
101 erantzun jaso dituzte neguko lehiaketan. Hurrengo lehiaketa, maiatzaren 9tik 20ra bitartean izango da.
Bermeoko Berbalagun egitasmoak neguko lehiaketako saria zozkatu du. Parte hartzaile guztien artean, Gorka Ortega Babio izan da sariduna; Bermeoko produktuak hartu ditu saritzat. Saria, hala ere, irabazlearen amak jaso du Berbalaguneko dinamitzaile Marimar Hernandezen eskutik.
Jakitera eman dutenez, 101 erantzun jaso dituzte neguko lehiaketan. Hurrengo lehiaketa udaberrikoa izango da, maiatzaren 9tik 20ra bitartean, hain zuzen ere.