Ukrainako gerraren aurkako aldarria
Jende asko kalera atera da Ukrainako inbasioa gaitzesteko eta ukrainiar herriari elkartasuna adierazteko Gernika-Lumon. Gautegiz Arteagako Udalak bat egin du Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren adierazpen instituzionalagaz, eta gogor gaitzetsi ditu Ukrainaren lurralde osotasunaren eta subiranotasunaren aurkako eraso eta urraketa ugariak.
Ukrainako gerraren aurkako aldarriak eta bakearen aldeko mezuak entzun dira gaur, Gernika-Lumon. Udalaren deiari erantzunez, jende asko kalera atera da Ukrainako inbasioa gaitzesteko eta ukrainiar herriari elkartasuna adierazteko. Bertan izan dira udalerrian bizi diren ukrainarrak, eta euren ezinegona adierazi dute.
Mundu guztiarentzako berba egin dute, ez gobernuentzako bakarrik: “Gerra ez da negoziatzeko irtenbide bat. Besteren lurra okupatzea edozein helburu lortzea da, eta ezin da horrelakorik onartu”. XXI. mendean, Ukrainako familiak eta lagunak suntsipen armen eta giza sufrimenduaren “infernua” bizitzen ari direla esan dute, euren sufrimendua azaleratuz: “Sufrimendu egonkor batean bizi gara. Minutu eta segundo bakoitza sufritzen igarotzen dugu, ez dakigulako bizirik dauden, ondo dauden edota ezingo ditugun berriro ikusi”.
Sufrimendua eragiteko ez dagoela eskubiderik ozen esan dute: “Eta ez bakarrik herri bati, axola diegun guztiei baizik”. Eurek sortu duten herri guztia bonbardatzen ari direla salatu dute, azpiegiturak ez ezik, etxeak, ospitaleak eta haurrentzako parkeak suntsitu dituztela esanez. “Otsailaren 24az geroztik, zerutik eroritako bonbekin izartzen ari dira ukrainarrak”, adierazi dute.
Emakume eta haurrez ere gogoratu dira Gernika-Lumon bizi diren ukraniarrak. Kieven emakumeak amatasun ospitalerik barik geratu direla adierazi dute, bonbek suntsitu dutelako ospitalea, eta haurrak sotano batzuetan eta osasun arreta eskasekin jaiotzen direla aitortu dute, hori delako eskaini dezaketen bakarra. “Ez, ez dago eskubiderik gure seme-alabak bonbardaketaren eta metrailen soinuaz izartzeko. Bizitza osorako trauma da. Gogoratu gura dugu zazpi egun hauetan Ukrainan haurrak ere hil direla”. Haientzat eta guztientzat “gerra eteteko” eskatu dute.
Adierazpen instituzionala. Gautegiz Arteagako Udalak bat egin du Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren adierazpen instituzionalagaz, eta gogor gaitzetsi ditu Ukrainaren lurralde osotasunaren eta subiranotasunaren aurkako eraso eta urraketa ugariak. Horregatik, Gautegiz Arteagak erabateko babesa eta elkartasuna adierazi gura dio Ukrainako herriari, bakea itzultzea gura duelako; Errusiari bere erasoa bertan behera uzteko eta nazioarteko itun guztiak eta nazioarteko zuzenbidearen oinarrizko printzipioak erresoetatzeko eskatu dio.
Adierazpena aho batez onartu zuten osoko bilkuran, eta gatazka belikoa amaitzeko eta bide diplomatikora itzultzeko deia egin zuten. “Bakeagaz eta giza eskubideekin konprometitutako herria gara. Horregatik, bakea itzultzea eta gatazkak elkarrizketa eta negoziazioagaz konpontzea gura dugu, ez armak eta mehatxuak medio”, adierazi du Juan Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkateak. Adierazi duenez, Ukraniako herriari eurekin daudela erakutsi gura diete, eta eurei laguntzeko eskura dituzten tresnak martxan jarriko dituztela zehaztu du, “herritarrentzako beharrezkoa den materialetik eta laguntza humanitariotik edo erakundeen laguntzatik”.
Adierazpenak Europaren batasunaren alde egiten du, gerra ekintzak gaitzesten ditu eta erasoak geldiaraztea eskatzen du: “Europako estatu aske eta demokratiko baten zatiketaren aurka gaude. Ukrainako hiri eta lurraldeen aurkako indarkeria areagotzea, bonbardaketa errepikatuak eta erasoak mehatxu larria dira Europa osoam bakea eta demokrazia babesteko”.
Gainera, Errusiako Federazioari dei egioten diote erasoa bertan behera uzteko: “Dei egiten zaio Ukrainako lurralde nazionala utz dezan, nazioarteko itun guztiak eta nazioarteko zuzenbidearen oinarrizko printzipioak errespeta daitezan, eta Ukrainaren subiranotasun osoa onar dezak bere lurralde guztietan, Dombas eta Krimea barne”.
Gautegiz Arteagako Udalak onartutako adierazpen insitituzionala bakea itzultzeko deia da, elkarrizketaren aldeko apustua. Demokraziaren balioa defendatzen du eta diplomaziak laster herri denak berirro batzearen alde egiten du.