Bermeoko inguruak ezagutzeko ibilaldia antolatu du Berbalagun egitasmoak
Bi ordu inguruko ibilaldi zirkularra dute; 10:30ean abiatuko dira Erretenetik. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Bermeoko Berbalagun egitasmoak Bermeoko inguruak ezagutzeko ibilalditxoa antolatu du martxoaren 12rako (zapatua). Azaldu dutenez, bi ordu inguruko ibilaldia egingo dute; 10:30ean abiatuko dira Erretenetik, eta leku berdinera bueltatuko dira 12.30ak inguruan. Izan ere, ibilbide zirkularra egingo dutela zehaztu dute.
Oinez herria ezagutu bitartean, euskaraz aritzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Antolatzaileek gomendatu dute oinetako erosoekin joatea; “zailtasun gutxiko ibilbidea izango bada ere”.
Ibilalditxo horretan parte hartu gura dutenek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea: 607 60 95 80 (whatsappez ere) edo bermeoberba@gmail.com. Izena emateko azken eguna martxoaren 10a (eguena) izango da.