Goizean Atorrek egin modura, arratsaldean Lamiek kantuz eta kolorez bete dituzte Mundakako kaleak. Plazan hasi eta amaitu dute kalejira. Egun osoan jendetza batu da Busturialdeko kostaldeko herrian.
Mundakako aratusteetako egun handia da gaurkoa. Eguerdian Atorrak ibili dira kalejiran, eta arratsaldean, berriz, Lamien txanda izango da.