Lekuek jaialdiko kontzertuetako sarrerak salgai jarri dituzte
Kontzertu bakoitzerako sarrerak bibe.me plataforman eros daitezkeela zehaztu dute. Lekuek jaialdiko Facebook eta Instagram kontuetan jarri dituzte loturak.
Jaialdiko bonoaz gain, Lekuekeko kontzertuetarako sarrera solteak eskuragarri jarri dituzte dagoenerako.
Jaialdian ariko diren musika talde batzuen izenak ezagutarazi eta gero, kontzertu bakoitzerako sarrerak bibe.me plataforman eros daitezkeela zehaztu dute. Lekuek jaialdiko Facebook eta Instagram kontuetan jarri dituzte loturak.
Metalak emango dio hasiera aurtengo jaialdiari. Izan ere, indarrez betetako hiru talde gogorren musikagaz hasiko da Gernika musikaz beteko duen astea: Numen, Prhymerial eta The broken horizon ariko dira Astran.
Horiez gain, Empty Files edota Againts You eta Skakeo musika taldeez gozatu ahalko da kulturarako fabrika sozialean, baita musikari ezagunek osatzen dituzten J Martina, Merina Gris, Dupla eta Gora Etorri taldeen musikaz ere. Astra musikaz eta jendez bee gura dute.
Iparragirre Rock Elkarteak John Duer & The Blues Freaks hartuko du. Austineko (Texas) abeslari eta baxu jotzaile estatubatuarrak blues talde hori osatu zuen 2017an, Espainian barrena ibili eta gero. Blues Freaks izeneko –Jose Luis Sep, Paco Cerezo eta Buddy Garciak– musikariek lagunduko diote. Blues zingiratsu baten alde egiten dute, euren nortasun propioagaz. “2017an I´ll take the blame… lehen diskoa kaleratu zuten eta disko guztiak saldu zituzten. 2019an Try some of this izenekoa merkaturatu zuten. Proiektu finkatua eta etorkizunekoa dela berretsi dute”, adierazi dute antolatzaileek. Halaber, rock elkartea, Za! eta Gailu taldeen musikaz beteko da, baita Giudi e Quani eta Acid Mess taldeen musikaz ere.
Kult Parnasoa leku berriak, berriz, Pol eta Bondi22 taldeekin estreinatuko da aurtengoan. Horiez gain, Bermeoko Addar musika taldearen emanaldiaz gozatu ahalko dute leku berrira bertaratzen direnek.