Martxoak 8a prestatzeko batzar irekia egingo dute etzi Astran
Urtero egin legez, aurten ere batzar irekiak egingo dituzte, izan ere, emakumeen eta herritarren iritzi eta proposamenak ezagutu gura dituzte Gernikako Sare Feministakoek.
Gernikako Sare Feminista hasi da martxoaren 8ko egitaraua antolatzeko saioak prestatzen, eta lehenengo hitzordua eguenean jarri dute. 18:30ean Astran elkartzera deitu dituzte herritarrak, denen ekarpenekin Emakumeen Eguneko egitaraua osatzeko asmoz.
Urtero egin legez, aurten ere batzar irekiak egingo dituzte, izan ere, emakumeen eta herritarren iritzi eta proposamenak ezagutu gura dituzte martxoaren 8a prestatzeko.