Amaitu da denboraldia Itziar Ariztimuñorentzat
Lointek Gernika Bizkaiak taldeko zutabeetako bat barik aurre egin beharko die denboraldi amaiera bitarteko partiduei. Itziar Ariztimuñok agur esan dio denboraldiari, halabeharrez. Gernika KESB klubaren ordezkariek atzo jakinarazi zuten jokalari bilbotarrak ez duela gehiago jokatuko gehiago denboraldi honetan.
Antolatzaileak otsailaren 2ko Leganesen kontrako partiduan, kolpe batean eskumako eskuan min hartu zuen partidua amaitzeko hiru bat minuturen faltan. Eskumako eskuko laugarren eta bosgarren hatzamarretako hatz-hezurrak apurtu zituen. Beranduago egindako frogetan ikusi zuten eskumako eskuko bosgarren hatzamarra zenbait zatitan apurtua daukala, eta herenegun egin zioten ebakuntza Quiron Ospitalean. “Laugarren eta bosgarren eskuko ebakuntza egin diote, eta dena arazo barik joan zen”, adierazi dute klubetik.
Zapatuan, Lleidan. 15. jardunaldian Cadi La Seuren kontra atzeratutako partidua jokatuko dute zapatuan [otsailak 12], 18:00etatik aurrera, Lleidan. Garaipen hutsa baino askoz gehiago egongo da jokoan. Izan ere, irabazten duena zerrenda buru izango da Erregina Kopan.