Lanbide Ekimenak zentroak zazpi berrikuntza proiektu bultzatuko ditu Gernikan
Gernika-Lumoko lau enpresa txiki eta ertainetan ari dira garatzen proiektuak. Hobekuntza teknologikorik barik enpresa-prozesuetan edo produktuetan hobekuntzak ezartzea du helburu Lanbide Ekimenak zentroak bultzatutako programak.
Lanbide Ekimenak zentroa zazpi berrikuntza proiektu garatzen ari da Gernika-Lumoko lau enpresa txiki eta ertainetan. Hain zuzen ere, Nafsa, LGK Logistika, Garraioak eta Logistika Carmelo eta Zubialde Okindegia dira doako 50 orduko aholkularitza espezializatua jasotzen ari diren udalerriko enpresak.
Lanbide Ekimenak zentroak Hazinnova programarekin –Spriren eta Innobasqueren bidez abiarazi zen programa da– lankidetzan bultzatu ditu enpresen produktuetan eta horien negozio prozesuan berrikuntzak ezartzeko helburua duten proiektu txikiak: fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan eta finantza lanetan berrikutzak ezartzea da asmoa.
Eta guzti hori hobekuntza teknologiko barik lortzea da erroka. Hala azaldu du Jon Lejarraga Lanbide Ekimenak erakundeko presidenteak: “Hobekuntza teknologikorik barik, ekimen honek enpresa-prozesuetan edo produktuetan hobekuntza prozesuak ezartzea du helburu programak”. Izan ere, enpresek sarean “posizionamendu hobea” izatea eta “lehiakortasun handiagoa” lortzea da programaren helburu nagusia.
Ekimen berritzaileen jarraipena martxora arte egingo dute.
Zehaztu dutenez, enpresen beharren arabera, eskainitako zortzi arlotatik bi aukeratu behar izan zituzten irailean: ekonomia eta finantzak, ekoizpena, logistika, barneko administrazio prozesuak, pertsonak, bezeroak, merkatu berriak eta produktua.