Sollubeko mendizaleek domekan egingo dute otsaileko irteera
08:00etan aterako dira Bermeotik domekan, udal azokako autobus geltokitik. Zornotza-Belatxikieta-Mugarrikolanda-Mugarra-Mañaria ibilbidea egingo dute.
Sollube 707 Bermeoko mendizale taldeak domekarako antolatu du hilabete honetako irteera. Oraingoan, Zornotza-Belatxikieta-Mugarrikolanda-Mugarra-Mañaria ibilbidea egingo dute.
Gutxi gorabehera 17 kilometroko ibilbidea dela dio mendizale taldeko kide Sabin Bilbaok, sei ordutan egin daitekeela nabarmenduta. Bilbaoren arabera, Mugarra da gogorrena: “Oso irristakorra denez, eguraldiaren arabera erabakiko dugu igotzen dugun edo ez”. Igotzen baldin badute, Sollube 707 mendizale taldeko kide izan zen Igor Lezamizi omenaldi “txiki” bat egingo diotela azaldu du; “bere omenezko plaka bat jarri genuen han”.
08:00etan aterako dira Bermeotik domekan, udal azokako autobus geltokitik. Irteera iragartzeko kartelean irteera ordua txarto dagoela nabarmendu gura izan dute. Izena eman gura dutenek 619 75 31 98 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Datorren hileko irteera, Bermeotik egingo dutela aipatu dute; “Bermeoko inguruak ezagutzeko”.