Santa Agedari oles egiteko prest
Bermeon eta Busturian, bihar, Santa Ageda egunaren bezperan egingo dituzte errondak; Natxituan eta Sukarrietan, berriz, zapatuan batuko dira.
Koronabirusak eragindako pandemiak iaz ezarritako etenaldiaren ostean, Santa Ageda bezperako usadioari jarraipena emango diote egunotan bertoko zenbait herritan.
Osasun egoerara egokituta, kalerik kale eta auzoz auzo kopla zaharrak abestuz eta makilagaz lurra joaz ibiliko dira berriro lagun taldeak eta abesbatzak, neguko lozorrotik lurra esnatzeko urteroko euskal ohiturei eutsiaz.
Bihar hasiko dira aurtengo makil hotsak, eta Santa Ageda egunaren bezperan hutsik egin barik egingo dituzte errondak. Hala ere, batzuek Santa Ageda egunean bertan kantatuko dituzte koplak.
BIHAR
Bermeo
– 11:45. Erroxape abesbatza, kalez kale.
Busturia
– 15:30. Atxurkulu eta Hirugarren Adineko Elkarteko kideak Jose Maria Uzelai ikastetxearen aurrean batuko dira eta handik San Bartolomeko enparantzara, udaletxe aurrera, Arrotegi bizitetxe aurrera eta San Kristobaleko enparantzara abiatuko dira.
ETZI
Natxitua
– 11:30. Entsegua plazan.
– 12:00. Meza.
– Ostean. Koplak abestuko dituzte Ander Elortegi eta Xabat Galletebeitia bertsolariek.
– 14:30ak arte. Trikitilariak.
– Oharra: bolatokia ere zabalik egongo dela jakitera eman dute Natxituko jai batzordeko kideek.
Sukarrieta
– 15:30. Plazuelan.