Herriko txikienentzako ipuin kontalaria antolatu dute zapaturako
'Loaloa untxiñoa' ipuin saioa egongo da Bekoportalen, zapatuan. Bi saio egongo dira aukeran: 11:00etan eta 12:00etan.
Bermeoko txikienek Loaloa untxiñoa ipuin saioaz disfrutatzeko aukera edukiko dute zapatuan Bekoportalen. Saioa 0 eta 2 urte bitarteko umeentzako gomendatuta dagoela azaldu dute udaletik, betiere guraso edo arduradun batek lagunduta. Nagusiek derrigorrezkoa izango dute maskara soinean jantzita eroatea.
30-35 minutuko bi saio antolatu dituzte. Lehenengo saioa 11:00etan izango da eta bigarrena, berriz, 12:00etan.
Ipuin saio horren bitartez koloreak, zenbakiak, animalien soinuak… landuko dituzte “modu dibertigarri eta polit batean”. Zentzuen erabilera lantzen da: ikusmena, entzumena, usaimena… Gainera, ahots mota desberdinekin jolasten dute, baita ere kanta politekin.
Lekuak mugatuak dira eta jakinarazi dutenez, izena eman behar da. Horretarako, beharrezkoa izango da hurrengo galdetegia betetzea: https://forms.gle/SBQoYubuzZNztfe4A .