MØNET bermeotarrak irabazi du Bilboko Udalak antolatutako DJ lehiaketa
Paul Larrozea bermeotarra ere finalisten artean egon zen joan den eguenean Bilborocken jokatu zen finalean.
Joan den eguenean, Bilborock aretoan izan zen Bilboko Udalak antolatzen duen DJ eta musika ekoizle lehiaketaren finala. DJ kategorian, MØNET bermeotarra izan zen irabazlea. Hala ere, hiru finalisten artean beste bermeotar bat ere egon zen: Paul Larrozea.
Aurten, lehiaketaren hirugarren aldia izan da eta 29 artista gazte aurkeztu dira (17 DJen kategorian eta 12 ekoizleenan). Horietatik epaimahaiak kategoria bakoitzerako hiru finalista aukeratu zituen finala lehiatzeko; horien artean bi bermeotarrak DJ kategoriarako. Epaimahaiaren arabera, aurtengo lehiaketan, iaz baino estilo aldaera gehiago egon dira.