Bikote artistiko baten gorabeherak
Patxo Telleriak sortutakoa da gidoia eta Jokin Oregik zuzendu du. Bihar [urtarrilaren 21ean], 19:00etan, antzeztuko dute, Lizeo antzokian.
Tartean teatroaren eskutik, Ez Dok Ero antzezlana ikusteko aukera egongo da bihar [urtarrilaren 21ean] Gernika-Lumoko Lizeo antzokian. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrera 12 euro ordaindu behar da (9 euro bazkideek).
Ikuskizunak erakutsiko du Mikelote eta Pantxo bikote artistikoak bere ibilbideari amaiera emateko bizi dituzten gorabeherak. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia hartu dute. Bizimodu lasaiago baten asmoarekin, Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa, baina Mikelotek ez du bukaera onartu gura. Barru-barruan darama antzerkigintza eta, euskal antzerkiak haien beharra duela sinetsita, Pantxoren bila joango da, Euskal Herrian zehar herriz herri antzezteko proposamenarekin.
Hainbat abentura biziko dituzte, baita endredu ere. Patxo Telleriak sortutakoa da gidoia eta Jokin Oregik zuzendu du. Ez dok Hiru eta Tartean Teatroak elkarlanekin ekoiztutako obra da, eta Mikel Martinez eta Patxo Telleria bera ariko dira antzezle oholtza gainean.