Kankinkabara Txistu Taldeko txistulariek mahoiak eta txapelak soinean jantzi eta kalera atera ziren atzo iluntzean; San Anton eguna baitzen. Hala, Lamerako Andeko tabernan hasi eta Portuzarrera abiatu ziren kalejiran.
Urtero legez, Arrantzaleak esnatzen eta Gregorio Solabarrieta bermeotarraren Kresaletan piezak jo zituzten. Garai bateko ohitura berreskuratzeko lana egin dute Bermeoko txistulariek; izan ere, garai batean txistulariek agurtzen zituzten arrantzaleak portutik bertatik, eta haiek itzultzean modu berean ematen zieten ongietorria, bisiguak botatzen zizkieten, gainera.
Atzo ere bisigurik ez zen falta, txalupa batetik jaso zuten txistulariek bisigu bat. Ondoren, Andeko tabernan batu ziren afaltzeko.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.