Busturiko EH Bilduk auzo bira hasiko du, herritarrei entzuteko
Datozen bi domeketan herritarrekin zenbait hitzordu jarri dituzte. Datorren domekan (urtarrilak 16), esaterako, San Kristobalen egongo dira 12:00etan, jolas gunean batuko dira. 13:00etan, berriz, Sakonetan jarri dute hitzordua.
Herritarrek esateko daukatena entzuteko prest dago Busturiko EH Bildu, horretarako auzo bira bat hasiko dutela iragarri dute.
Gogorarazi dutenez, iaz aurrekontuei begira herritarren lehentasunak zeintzuk ziren ezagutzeko zenbait lekutan egon ziren, eta orduan egon ez ziren lekuetara iritsi gura dute oraingoan. Hartara, datozen bi domeketan herritarrekin zenbait hitzordu jarri dituzte. Datorren domekan (urtarrilak 16), esaterako, San Kristobalen egongo dira 12:00etan, jolas gunean batuko dira. 13:00etan, berriz, Sakonetan jarri dute hitzordua. Urtarrilaren 23an (domeka), 12:00etan, Goierriko eskolan egongo dira eta 13:00etan, Abinako txiringitoan.
Auzoetara bertaratu eta herritarren iritziak eta ekarpenak batzea da EH Bilduren asmoa, hortaz, gura duena bertaratu daitekeela zehaztu dute; zalantzak edota arazoak entzuteko prest ere egongo dira. «Entzutera bakarrik» joango direla aipatu dute koalizioko kideek.