Busturialdean 534 positibo zenbatu ditu Osakidetzak, azken hiru egunotan
Zapatutik aurrera, autodiagnostikorako antigeno testek gehienez 2,94 euro balioko dute.
Osasun Sailak gaur argitaratutako buletin epidemiologikoaren arabera, Busturialdean 534 kasu positibo zenbatu ditu Osakidetzak, azken hiru egunetan (urtarrilaren 10etik 12era).
Gernika-Lumon 192 positibo eta Bermeon 189 erregistratu dituzte, eta udalerri txikiei dagokienez, 2 Ajangizen, 4 Arratzun, 28 Busturian, 9 Ean, 1 Elantxoben, 2 Ereñon, 1 Errigoitin, 8 Foruan, 17 Gautegiz Arteagan, 2 Ibarrangelun, 7 Kortezubin, 2 Mendatan, 4 Morgan, 39 Mundakan, 1 Muruetan eta 26 Muxikan. Hain zuzen, azken hiru egunetan ez dute positiborik zenbatu ez Nabarnizen ez Sukarrietan.
Gogoratu behar da Eusko Jaurlaritzak astelehenean iragarri zuela Farmazia proba batean positibo ematen dutenak etxean isolatu behar direla, baina ez diotela Osakidetzari jakinarazi behar. Botiketan saltzen dituzten antigeno testei dagokienez, Espainiako Osasun Publikorako Batzordeak gaur erabaki du autodiagnostikorako antigeno test horiek gehienez ere 2,94 euro balioko dutela, zapatutik aurrera [urtarrilak 15]. Izan ere, prezio arautua jasotzen duen araua bihar argitaratuko dute Espainiako Buletin Ofizialean.
Osakidetzaren datuei dagokienez, azken 7 egunetan 1.379 positibo erregistratu dituzte Busturialdean, eta zenbait udalerritan positiboak gutxitu badira ere, eskualdeko 20 udalerriek eremu gorrian segitzen dute.
Urtarrilaren 6tik 12rako datuak, herriz herri:
- Ajangiz: 14 positibo
- Arratzu: 19 positibo
- Bermeo: 504 positibo (7.096,39ko intzidentzia-tasa)
- Busturia: 46 positibo
- Ea: 23 positibo
- Elantxobe: 5 positibo
- Ereño: 12 positibo
- Errigoiti: 12 positibo
- Forua: 23 positibo
- Gautegiz Arteaga: 32 positibo
- Gernika-Lumo: 523 positibo (8.014,04ko intzidentzia-tasa)
- Ibarrangelu: 9 positibo
- Kortezubi: 14 positibo
- Mendata: 3 positibo
- Morga: 8 positibo
- Mundaka: 77 positibo
- Murueta: 3 positibo
- Muxika: 48 positibo
- Nabarniz: 1 positibo
- Sukarrieta: 3 positibo
Lurraldeak. Arabak 5.883,24ko tasa dauka (585 puntu igo da), Bizkaiak 6.843,86koa (+359) eta Gipuzkoak 7.357,40koa (+182). Hiru lurraldeetan ez dago gune berdean dagoen herririk.