Bermeon ere Tuterako hilketa matxista salatuko dute gaur
Sorginorratz Bermeoko Talde Feministak deituta, Taraskan egingo dute elkarretaratzea, 19:30ean.
Beste herri batzuetan egin modura, Bermeon ere, Tuterako hilketa matxista salatzeko batuko dira. Sorginorratz Bermeoko Talde Feministak elkarretaratzea deitu du gaurko. Hain zuzen ere, 19:30ean batuko dira Taraskan.
2022an Euskal Herrian indarkeria matxistak hil duen lehen emakumea da Sara Pina. Sorginorratzetik gogorarazi dutenez, 2003tik 113 emakume hil dituzte Euskal Herrian.
Gernika-Lumon bi deialdi egin dituzte. Itaia Busturialdeak atzo egin zuen elkarretaratzea, eta gaur egingo du, berriz, Gernika-Lumoko Sare Feministak; 19:00etan Merkurion biltzeko hitzordua jarri du