Ugaitz Madariaga bermeotarrak zilarrezko domina lortu du Euskadiko Txapelketan
Euskadiko Master eta Konbinatuen Txapelketa lehiatu dute asteburuan, Donostiako belodromoan, eta 16 urtez azpikoetan, Artunduaga klubeko Ugaitz Madariaga bermeotarra txapeldunorde geratu da proba konbinatuetan, 2.875 puntu lortuta.
Xabier Loyo geratu zen txapeldun 3.010 puntugaz, eta Asier Minguezek osatu zuen podiuma, 2.689 puntugaz.
Bestalde, txapelketa ofizialetara sailkatzeko markak lortzeko parte-hartze libreko probetan parte hartu zuten Artunduagako Ekain Lertxundi eta Durango KTko Ixkander Arroita bermeotarrek. Lertxundik lehenengo postuan amaitu zuen pisu jaurtiketan; 11,66m-ko marka egin zuen. Arroita, berriz, 60 m-koan, bere serieko onena izan zen, 7 segundo eta 44 ehunenegaz. Finalean zortzigarren sailkatu zen (7.47).