Iker Murueta ereñarra bigarren sailkatu da EHko Giza Proba Txapelketan
Eneko Bilbao kortezubitarra laugarren sailkatu da. Iker Muruetak Bizkaiko Giza Proba Txapelketa irabazi zuen azaroaren 21ean, Nabarnizen.
Abenduaren 11n eta 18an lehiatu dute Euskal Herriko Giza Proba Txapelketa; bi kirolari aritu ziren lehenengo jardunaldian, eta lau bigarrenean.
Joseba Sanchez arabarra geratu da txapeldun eta Bizkaiko txapeldun den Iker Murueta ereñarra txapeldunorde (Bizkaiko Giza Proba Txapelketa azaroaren 21eann irabazi zuen Nabarnizen). Zapatuan 2 plaza, 3/4 eta 27cm eginda irabazi du txapelketa Sanchezek, eta Muruetak 2 plaza, 1/2 eta 5,85 m egin zituen.
Bernardo Ureta Urpek osatu du aurtengo podiuma (2 plaza, 1/4 eta 4,74 cm), eta Eneko Bilbao kortezubitarra sailkatu da laugarren. Bilbaok ordu erdian eta 800 kiloko harriagaz, 2 plaza, 1/4 zinta eta 1,22m egin zituen abenduaren 11ko jardunaldian, Urdulizen. Hain zuzen berak egin zuen jardunaldi hartako markarik onena.