Larraurira joan da 44. karakol lehiaketaren txapela
Herriko 45. karakol txapelketa ere jokatu da gaur merkatu plazan, eta Simon Egiak lortu du lehenengo saria. 54 izan dira aurkeztu dituzten kazolak, eta, orokorrean, maila onekoak izan direla esan du epaimahaiak.
Gernika-Lumoko Merkatu plazan egin dute gaur txapelketa, eta 54 kazola aurkeztu dituzte. Gernikatik zein Bizkaiko beste herri batzuetatik heldutako parte hartzaileen artean, lehia estua izan dela azaldu dute epaimahaikideek. Hain zuzen, Koldo Arazosa, Jose Antonio Bastegieta ‘Marko’ eta Jon Ander Uriarte izan dira aurkeztu dituzten kazolei puntuazioa ematearen arduradunak.
Denen artean, Larrauriko Laurok Bat kazola izan da gozoena, 60 punturekin. Bigarren saria Bakiora joan da, Urzabalek prestatutako karakolak izan dira-eta azpitxapeldunak. Euskadiko karakol txapelketaren hirugarren saria Gamizeko Txomin Meabek eskuratu du. Bosgarren seigarren eta zazpigarren sariak Gernika-Lumon geratu dira urten.
Herrikoei ere saria. Era berean, herriko kazolarik gozoenek ere saria izan dute gaurkoan. Gernikako 45. karakol txapelketa ere egin dute, Euskadikoagaz batera. Etxeko karakol txapelketan kazolarik gozoena Simon Egiak prestatu duena izan da. Bigarren saritua Marijeren kazola izan da, eta hirugarrena Arazeli Zarrabeitiarena.
Orokorrean, Gernikako merkatu plzan jokatu den txapelketan maila ona egon dela esan dute epaimahaikideek.