Guraso izan nahi duen bikote bati 'bost minutun' gerta dakiokena
Itziar Urretabizkaia eta Andoni Agirregomezkortak antzeztuko dute Begoña Bilbaok zuzendutako komedia
Bost minutun bizitzaren norabidea aldatu daiteke. Nekane eta Koldo haurdunaldi testaren emaitzaren zain daude. Bost minututan ezkajintasuna, antsietatea, beldurra, itxaropena… bezalako sentipenak biziko dituzte. Eta zalantzak, guraso izateko prest daude? Guraso izan nahi dute? Aurrerapauso bat da, edo amildegira jauzi bat?.
Busturiko Kultur Etxean antzeztuko dute, bihar, 19:00etan. Itziar Urretabizkaia eta Andoni Agirregomezkorta dira komedia horren antzezleak, eta Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean ariko dira. Obra honek, umore klabean, ume bat izateko berantiarra den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen ditu.
Pablo Mir, Marcelo Giglio eta Luis Penna dira antzerkiaren egileak.