EHko emakumezkoen trontza eta gizonezkoen harri jasotze txapelketak, Gernika-Lumon
Euskal Herriko Emakumezkoen Trontza Txapelketa eta Gizonezkoen Harri Jasotze Txapelketak jokatuko dituzte domekan [abenduak 19], 12:00etatik aurrera, Gernika-Lumoko Merkatu plazan.
Trontzan bi bikote ariko dira; batetik, Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldeko Amaia Mendinueta eta Iraide Gezuraga eta bestetik, Maria Iraizoz eta Ainhoa Iraizoz nafarrak. Etzanda ipinitako 45 ontzako enborrari 10 epai egin beharko dizkiote.
Harri jasotze txapelketan, berriz, lau gipuzkoar ariko dira zein baino zein gehiago: Mikel Lopetegi, Hodei Iruretagoiena, Xabat Olaizola eta Iraitz Arruti. Lau harri altxatu beharko dituzte (hiru minutu bakoitzarekin): 100 kiloko bola, 112,5 kiloko kubikoa, 125 kiloko zilindrikoa eta 125 kiloko laukizuzena.